|
Euskal Herria -
Mobilizazioak
|
|
2009/06/16 |
|

Ekainaren 5an traktore martxa eta manifestaioa burutu zen, baserritarrentzako prezio duinak exijitu, nekazaritza politika aldatu eta esne industriaren portaera salatzeko.
Esne sektorearen egoera larrriaren aurrean, EHNE ekainaren 5ean mobilizatu zen. Karrantzatik Bilborako traktorada egin eta jarraian Bilboko kaleetatik manifestazio jendetsua burutuko zen. Mobilizazioaren helburua esne ekoizleentzako prezio duinak, nekazaritza politiken aldaketak exijitu eta esne industriaren jarrera eta portaera salatzea izan zen. Industria inoiz baino harrotsuago dago. “dumping” izenekoa egin (kanpoko esnea ekarri hemengo produkzio kosteen azpiko prezioaz), esnea ez batzeaz mehatxatu eta iraganeko praktika ilegalak (permeatoak…) erabiliz.
Jarraian mobilizazioan eginiko proposamenak agertzen dira. Erreibindikazio taula- Prezioak produkzio kosteen gainetik. Prezio Behatokia sortu beharra dago, esne industriek baserritarrei ordaindu beharreko prezioa kosteen azpitik ez kokatzeko eta hala eta guztiz praktika horiek egiten badituzte enpresa horiei inolako laguntza eta sostengu publikorik ez emateko; eta honekin batera Azalera Haundiko zentruek gehiegizko diru etekinak galerazteko. Halaber, etiketa bikoiza beharrezkoa da esnearen jatorria zein jatorrizko prezioa eta azken salmentaren prezioa ezagutzeko.
- Bertako produzio eta kontsumoari loturiko essne industria ereduen alde. Bertako ekoizleen iniziatibaz eta bertako kontsumora zuzendutako eraldatze eta komertzializazio mailako proiektuak sostengatu behar dira.
- Azalera Handiko zentruei prezio baxuetan esnea produktu zuri eta erakargarri moduan erabiltzea eragoztea. Praktika hauek baserritarrei prezio baxuak ordaintzea eragiteaz gain, permeato moduko produktu debekatuak erabiltzea bultzatzen dute.
- Estatuak eta Gobernu autonomikoek inportazioak eta permeato eta laktosueroen erabilpena kontrolatzea.
- Input erosketen menpekotasuna murrizten duen lurrarekin lotutako produkzio eredurantz abiatzeko laguntza eta sostengu publikoa berbideratzea.
Europa mailan: - Produkzioa eta barneko kontsumoaren arteko oreka bermatzeko produkzio
- Kontrola izatea.
- Esportaziorako laguntzak ezabatzea (begi bistan dagoen dunpinga da, hau da, prezioak kosteen azpitik kokatzen dira jatorrian edo/eta kontsumitzen den herrialdeetan).
- Prezio baxuko inportazioak kontrolatzea.
- Barneko produkzioa kontrolatzea (kuotak). 2015ean desagerrarazi nahi den kuota sistema mantendu behar da. Gainera kuotak murriztu behar dira, bertako kontsumora egokitu eta bideratuz. Europar Batsunak inposatutako kuota igoerak (%2) merkatuen kontrol eza eta ondorioz baserritarrentzako prezio baxuak ekarri ditu. Aurten aplikatu nahi den igoera (%1) zein hurrengo urteetarako programatuta dagoena ezereztatu behar da.
|
|
OPINION
La Vía Campesina, crónica
Organizaciones indígenas campesinas, y ambientales entre otras, exigen al gobierno de la república encabezado por el Ingeniero Álvaro Colom Caballeros que cumpla con la resolución emitida por la Organización Internacional de Trabajo OIT, para que suspenda manera inmediata las operaciones mineras de Cementos Progreso, S.A. en San Juan Sacatepéquez , y la suspensión de la explotación minera de la Mina Marlín propiedad de Montana Exploradora de Guatemala, S.A. Goldcorp en Sipacapa y San Miguel Ixtahuacán. |
|
Gehiago irakurri... |
|
|