Jakoba Errekondo: Etorkizuna iraunkortasuna eta elkartasunean dago PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Elkarrizketak - Elkarrizketak
2013/02/05

Jakoba Errekondo usurbildarra Zerain dezagun fundazioko arduraduna da, eta Gipuzkoako herri txiki honen garapenean indar guztia jarri du azken urteotan. Baserri mundua ondo ezagutzen du: Usurbilgo Alkartasuna kooperatiban urte askotan murgildu izan da, baserrian bizi da, eta gaur egun Elikadura Burujabetzaren aldeko lanean ari da, hemen eta han.

Jakoba Errekondo : Baserri Bizia



 

Zerainen herri bezala, irautetik bizitzera pasatzea zenuten helburu, zelango ibilbidea egin duzue?
Gure ibilbide honetan, identitatea eta autoestima indartzea izan da lehenengo gauza. Horrek ekarri du komunitatean motorra jartzea, eta pausu hori nahietanahiezkoa da beti, bakoitzak berea dena herriarena dela ikustarazteko. Identitatea eta autoestimarekin batera, hiru arlo landu dira batez ere: bizitza kalitatea, udalaren esku egon dena batez ere; dinamika soziala kultur etxeak landu duena; eta Zerain dezagun fundazioaren esku dagoena etorkizun sozioekonomikoa lantzea.

Artzantza eta sagarraren inguruko jarduna lehenetsiko dituzue aurrerantzean.
Azken erabakia hori izan da, gure ondarea eta gure dinamika ekonomikoa lotzen dituena delako. Gazta eta sagardoaren mendia. Gure bi produktu nagusiaren sustapenean ari gara, gure paisaia ondoen landu eta babesten dutelako. Gainera ikusten dugu, azken urteotan herrian lanpostuak hortik sortu direla (artzantza eta sagardogintzan), eta aurrerantzean ere sortuko dituelako.

Eta zer da paisaia kulturala?

Paisaia kulturala da gure lurralde osoa, gure aurreko zeraindarrek sortu, diseinatu eta landu dute, eraiki dute; bideak direla, mendiak, basoak, larreak. Den dena gure aurreko herritarrek egindakoa da, eta hori da gure komunitatearen kultura. Inguru aldetik lurralde aberatsa nahi dugu biodibertsitateari dagokionez, eta hori are eta gehiago aberasten dugu kulturaren kontzeptuarekin, eta hor sartzen dira artzaiak, sagardogileak, baserritarrak. Eta hori da gure herriak egin eta garatu duen paisaia, gure paisaia kulturala.

Eta zelan lotzen dituzue Zerainen turismoa, paisaia kulturala eta baserrietako ekoizpenak?
Turismoa da baserriko produktuen erosle onena gurean. Turista Zerainera etortzen da, eta ikusi egiten du gure paisaia, nola zaintzen dugun eta zeinen garrantzitsua den guretzat. Sentsibilizazio bat lan bat ere egiten dugu. Ikusi egiten ditu ardiak, artzaiak, larreak, inguruko basoak, gure produktuen denda ikusten du, herri museoa, eta diaporamaren bitartez gure herriaren berri eta sentsibilazioa lantzen dira. Eta turista hori gure produktua baloratzeko prest dago, ez da turista arrunt bat, souvenir baten bila datorrena. Gure produktuek duten balorearen berri badu Zerainera hurbiltzen denak, eta dastatuta eramaten ditu. Eta gure dendaren lema hori da: prezioak balio du.

Eta lurrak ze garrantzia du gaur egun, zuena bezalako herri txiki baten?
Lurra oinarria da. Eta horregatik gure asmoa da piskanaka lurra publifikatzea. Herriaren kontzeptua, herri lurrak eta herri lana areagotzen joateko. Batetik basogintzaren inguruko kontzeptua dago, pinudietatik –kalitate txarreko egurra dena batetik, eta bioaniztasunaren ikuspegitik ere txarra dena-  bertako baso aberatsetara pasatzeko; kalitatezko egurra produzitzeko ere balioko digu berreskuratutako lurrak; biomasa ere sortu nahi dugulako.
Beste alde batetik larreak daude. Artzai gehiago behar ditugu Zerainen, sagardoa egiteko sagasti gehiago behar dugu. Ondorioz lur gehiago behar dugu. Eta horregatik urtero saiatuko gara gero eta lur gehiago herritartzen, herriarenak egiten, publifikatzen. Eta ezin baldin bada, bere erabilera bultzatuko dugu fundazioaren bitartez. Lur funtsa sortzeko asmoa daukagu, gure filosofiarekin erabili ahal izateko, nahiz eta batzutan jabegoa pribatua izaten jarraitu.

Lurzaindia ere sortu berri da...
Nik uste dut gu egiten ari garenaren bidetik doala, ahizpak direla proiektu hauek. Eta Lurzaindia Euskal Herri osora zabaldu beharreko ekimena dela iruditzen zait, oso interesgarria.

Nekazaritza iraunkorraz hitzaldia eman zuen Euskal Herriko Laborantza Ganbarak Usurbilen, zer iruditu nekazaritza iraunkorraren inguruan egiten ari diren guztia?
Ni oso ados nago egiten ari diren lan guztiarekin. Eta iruditzen zait gainera, hegoaldean ez bezala han zentsu egokian ari direla lanean. Alde ederreko indarra eta abiadurarekin ari dira. Nekazaritza iraunkorra da bidea, dudarik gabe.

Eta, hemendik aurrera  zer?
Elikadura burujabetzaren ikuspegitik, bertako produktuen sustapena, baina ez produktuak bakarrik, baserritarra herri baten parte bezala kontu

Elkarrizketa entzuteko: Jakoba Errekondo


Zabaldu Bildu Google Technorati Facebook
 

 

Gure lurra, gure etorkizuna


Baserri Bizia 38

BASERRITIK MUNDUA

ELKARRIZKETAK

Jakoba Errekondo: Etorkizuna iraunkortasuna eta elkartasunean dago

Jakoba Errekondo usurbildarra Zerain dezagun fundazioko arduraduna da, eta Gipuzkoako herri txiki honen garapenean indar guztia jarri du azken urteotan. Baserri mundua ondo ezagutzen du: Usurbilgo Alkartasuna kooperatiban urte askotan murgildu izan da, baserrian bizi da, eta gaur egun Elikadura Burujabetzaren aldeko lanean ari da, hemen eta han.

Jakoba Errekondo : Baserri Bizia



Gehiago irakurri...

IRITZIA

La Soberanía Alimentaria nos concierne a todas

Marie Allagnat, Terre de Liens

 

El 24 y 25 de enero, estuvimos más de sesenta personas escuchando testimonios y compartiendo en grupos desde experiencias muy variadas de economía solidaria existentes o en construcción, la mayoría vinculadas al mundo rural. Nos pudo dar una idea del panorama amplio de actividades y servicios cubierto hoy por las alternativas económicas y financieras que se están desarrollando en Euskal Herria, España y Europa, en el campo como en la ciudad, y cada vez más vinculando los dos.

Lo más potente que rescato del encuentro, además de las múltiples experiencias y ideas presentadas y discutidas, es que resulta fundamental trabajar a insertar las luchas campesinas en dinámicas de alianzas y redes con movimientos y experiencias de otros sectores, para permitir el desarrollo de la agricultura campesina, pero también para cambiar la sociedad : la apuesta política de la Vía campesina, la bandera de la soberanía alimentaria, va mucho mas allá del cambio de modelo agrícola. Implica un cambio en el sistema de propiedad, en la estructura democrática, en los sistemas de creación y repartición de riquezas, en los modos de financiamiento e intercambio económico...

Gehiago irakurri...

IRUDIAK

douglas mansur-novomovimento01 307.jpg
RSS
Twitter